CART zuhaitzen gaineko kontsolidazio prozesuaren, CTCARTen, integrazioa WEKA plataforman

2025

Eskeinia

Ikerketa lerroa:
Explainable models
Azalpena:

Proiektu honen helburua zera da: ALDAPA ikerketa-taldeak (http://www.aldapa.eus) diseinatutako kontsolidazio meta-algoritmoa, CTC algoritmoa, kode irekiko WEKA plataforman integratzea, baina, kasu honetan, C4.5 sailkapen-zuhaitzak eraikitzeko algoritmoan oinarritu beharrean, CART algoritmoan oinarrituta.

CTC algoritmoa Quinlan-ek proposatutako sailkapen zuhaitzak sortzeko C4.5 algoritmoan oinarrituta dago. WEKA plataforman badago algoritmo honen inplementazio bat, J48 deiturikoa. Gainera, gaur egun, honen kontsolidazioa burutzen duen inplementazioa ere existitzen da, J48Consolidated, WEKAko pakete ofizial gisan argitaratuta: http://weka.sourceforge.net/packageMetaData/J48Consolidated/index.html.

Beste alde batetik, WEKAk berak badu pakete ofizial bat non CART sailkapen- eta erregresio-zuhaitzak eraikitzeko algoritmoaren inplementazioa dagoen, simpleCART deiturikoa (https://weka.sourceforge.io/packageMetaData/simpleCART/index.html).

Inplementazio hauek guztiak oinarri hartuta erabil daitezke proiektu honen helburu nagusia lortzeko asmoz: CARTen kontsolidazioaren inplementazioa, CTCARTena, hain zuzen.

Behin algoritmoa inplementatuta, ezagunak diren hainbat sailkapen-problemekin eta aipatutako lau algoritmoekin (oinarrizko biak, C4.5 eta CART, eta euren kontsolidazioa direnak, CTC edo CTC45 eta CTCART) esperimentazio bat burutu beharko da batzuen eta besteen puntu ahul eta sendoak aztertzeko sailkapen testuinguru desberdinetan.

Titulazioak:

  • Informatikaren Ingeniaritzako Gradua

    • Konputazioa

  • Adimen Artifizialeko Gradua

Kontakturako irakaslea: Txus Pérez (txus.perez@ehu.eus)

http://www.sc.ehu.es/txus

Partehartzaileak:

Zuzendaria(k):
Jesús M. Pérez
Unibertsitatea:
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Zentroa:
Informatika Fakultatea - Facultad de Informática
Saila:
Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia - Arquitectura y Tecnología de computadores
Irakurketaren urtea:
2025